XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia ezagutzen dugu, ez bakarrik adimenduaz, bainan bihotzaz; azken molde hortan ditugu ezagutzen lehen egiak, eta debaldetan arrazoinamendua, horan ikustekorik ez duena, entseatzen da heien kontra joaiterat.

Pyrrhon-en gizonak, beste helbururik ez dutenak, hortan ari dira debaldetan.

Badakigu ez girela amentsetarik ari.

Hori ez badezakegu ere adimenduarekin froga, ezin ahal horrek ez du azkenean erakusten gure adimenduaren ahulezia baizik, bainan ez gure ezagutza guzien dudak, dioten bezala.

Ezen, lehen legeen principes ezagutza, hala nola badela eremu, denbora, moimendu, nombre, gure arrazoinamenduek emaiten dauzkiguzten guziak bezain fermu da.

Eta bihotzeko eta oldeko (1) Olde instict ezagutza horietan behar du adimenduak dion guzia finkatu, heietan bere solas guzia finkatzen duen bezala.

Bihotzak (2) Prinzipio horien sendimendua. Gauza eta legeetaz jakitate baino sendimendu geiago duena, oro barnetik hartuz senditzen du hiru neurri badirela eremuan, eta nonbreak ezin kondatuak direla; eta adimenduak erakusten du gero ez dela bi nonbre karratu zoinetarik bat bestearen doblea baita.

Principes edo ekhai-ek elgar senditzen dute, horiek oro segurki, ez haatik bide beretarik.

Eta berdin behargabe ta irringarri da adimenduak bihotzari galdegin dezan eman ditzan haren lehen printzipuen frogak heien onhartzeko...

Irringarri litaken bezala bihotzak galdegin dezan adimenduari esplika ditzan bere erranpide guziak, heien onhartzeko.

Ezin ahal hori baliatuko da adimenduaren umiliatzen, nahi bailituzke hunek denak jujatu bainan ez gure segurtamenen kontra joaiten, adimendua baizik ez balitz bezala gure argitzeko gai litakenik.

Agian aldiz Jainkoak eginen du ez dezagun sekulan horren beharrik ukan eta gauza guziak ikas ahal ditzagun asmuz eta sendimenduz!.

Bainan ongi hori ez dauku onhartu emaitea naturalezak, ez dauku mota hortako ezagutza biziki guti baizik eman; beste guziak ez dira arrazoinatuz baizik biltzen ahal.

Horra zertako zoiner ere Jainkoak eman baitiote erlijionea bihotzeko sendimenduz, horiek ontsa uros diren.

Bainan (hola) ez dutener ez diotegu emaiten ahal arrazoinamenduz baizik, Jainkoak bihotzeko sendimenduz eman arte, hortarik kanpo fedea gizonarena baita bakarrik, eta salbatzeko debaldetan.

Etzaiteztela harri ikusiz presuna xinpleak arrazoinka arizan gabe sinesten.

Jainkoak emaiten diote bere amodioa eta beren herra.

Bihotza sinesterat pleatzen diote.